2017-11-13

Zorion klandestinoa irakurle klubean

Eguneraketa (2017-11-16) Saioko argazkiak liburutegiko @bibleioa Twitter kanalean.







Zeta-paperez jantzita nengoela, goitik behera, oraindik kizkurgailuak kendu gabe eta ezpainak eta masailak margotu gabe, ama gaizkitu egin zen bat-batean; berehala zalapartaka hasi ziren etxean, eta sendagai bat bizkor erostera bidali ninduten farmaziara. Arrosa jantzita joan nintzen lasterka, baina aurpegian ez neukan neska gaztearen maskararik nire hain ageriko haur-bizitza estaltzeko; arin-arinka joan nintzen , zurturik, harriturik, serpentina, konfeti eta inauteriko oihuen artean. Besteen alaitasunak izutu egiten ninduen.

Zorion klandestinoa, Clarice Lispector. Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaile.


Euskara irakurle klubaren azaroko geralekuak pasaiari bat (behintzat) gehiago batuko du bere hilabeteroko hirugarren asteazkeneko paradan. Clarice Lispectorren kontakizun-liburua euskarara itzuli duen Iñigo Roque Eguzkitza datorkigu birritan irakurri beharreko obra honetaz berba egitera.

Literatura brasildarra ez ezik mundu osokoa aldaraztera eraman zuen egileak, "inoiz esan gabeko hitzaren" hutsunea bere idazkeran maisuki txertatzen jakin izan zuen idazleak, bere kontakizunen bitartez biluztuko digu "argiaren pisua" duen bere arima.

Bilera etzi izango da, azaroak 15, liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan. Bertan itxaroten zaituztegu.

Liburuaren kritikak Armiarma webgunean.

Liburuaren lehen kontakizuna irakur daiteke online Danele Sarriugarteren bertsioan.



Eskerrik asko EIZIE elkarteari Iñigo etortzera gonbidatzeagatik eta zorionak zuon 30. urteurrenean!