2017-06-13

Idoloak akatu genituenekoa, punka abiapuntu eta helmuga



Eguneraketa (2017-06-15) Eskerrik asko Igor liburutegiko aleari (oraindik) balio gehiago eransteagatik!



Igor Mercadoren eskaintza





Idoloak akatu genituenekoa, Igor Mercado, Iñigo Basaguren-Duarte eta Gotzon Hermosilla

    Noski emango dudala nire bertsioa. Zuei entzunda badirudi gaizkile bat naizela, gizartearentzako arriskua, eta ez da horrela. Drogazale ere deitu nauzue azterketa toxikologiko baten aitzakiarekin baina kalean gertatzen denaz ez dakizue deus. Nik azalduko dizuet, uzten badidazue.
    Larunbat tipikoa zen. Aurreko gauean hirira jaitsi…





Idoloak akatu genituenekoa, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duarte + Gotzon Hermosilla.

Kasualitateak kasualitate, egunkaria irakurriz, hara non liburutegira sarri datorkigun eta aspaldiko ezagun dugun Igorren argazkia agertzen den berri batean (hemengo honetan, hain zuzen). Beste bi egileekin idatzitako kontakizun-liburu baten argitaratzea dela eta, gainera!

Liburutegira hurbildu zen hurrengoan azalpenak eskatu genizkion, ea nolatan ez zigun liburuaren berririk eman eta horrelakoak. Tira, ez modu hain mehatxagarrian baina bai 'presio' apur bat sartuz, honelako zerbait:


—Arratsaldeon, liburu hau(ek) (ez dut gogoratzen bakarra edo hainbat ziren, oso irakurle fina da) hartu nahi n(it)u(z)ke.
—Arratsaldeon, bai… lehegunean zure liburuaren inguruko barria irakurri nendun Berrian…
—…
—Zelan ez deuskuzu ezebez esan? Gurebozu liburuaren aurkezpena edo antzeko zeuzer antola geinke.
—Ez, ez. Ez naiz plaza-gizona eta nahiago ezetz.
—Tira, ba gitxienez liburua heltzen denean abisatuko zaitugu eta ia al dozun egunen batean hemendik pasatu liburutegiko irakurleontzako eskaintzaren bat zirriborratzeko edo…

Eta horretan geratu ginen.

Narrazio bilduma dagoeneko heldu da, euskaraz oso gutxitan aurkitzen den mundu oso bat biltzen duelarik (Roberto Mosoren hitzetan) zuentzat guztiontzat gozagarri eta aurki (Igorrek liburutegiko bloga irakurtzen ez badu, behintzat) egileetako baten eskaintzarekin apaindua.