2017-06-01

Ekaineko liburu azoka solidarioa

Eguneraketa (2017-06-16) Larunbateko jarduna goizez baino ez da izango. Ekainaren 17a, beraz, azokaren ordutegia: 10:00-14:00. Adi ibili eta ez utzi bisita arratsalderako!

Actualización (2017-06-16) La jornada del sábado 17 de junio será solo de mañana, de 10:00 a 14:00.


Liburu azoka solidarioa Leioako liburutegian 2017ko ekainean

(la noticia en castellano)

Liburutegira dohaintzan ekarritako liburu gehienak aprobetxatzen saiatzen baldin bagara ere, soberan suertatzen diren liburuekin azoka solidarioa antolatzen dugu urtero San Juan jaietarako.

Aurten ere Kultur Leioako arkupean izango gaituzue (Jose Ramon Aketxe plazan), ekainaren 15etik 17ra, goizeko hamarretatik arratsaldeko zortzietara arte jarraian (10:00-20:00) seietan amaituko dugun zapatuko jardunaldian izan ezik.

Salneurri bakarra baino ez da izango, euro bana liburu bakoitzeko (liburu 1 = euro 1) eta azokan jasotako dirua, Sortarazi Elkarteak martxan dituen proiektu solidarioetara bideratuko da.








Este año volvemos a celebrar el mercado solidario de libros que nos han llegado a la biblioteca por donación.

El mercado se celebrará el fin de semana anterior a las fiestas de San Juan, los días 15, 16 y 17 de junio, en los soportales de Kultur Leioa (Plaza Jose Ramon Aketexe). El horario será de diez de la mañana a ocho de la tarde (de 10:00 a 20:00) excepto el sábado, que cerrará un poco antes, a las seis de la tarde.

El único precio establecido es el de un euro por libro (1 libro = 1 euro) y el dinero recaudado se destinará a proyectos solidarios de la asociación claretiana Sortarazi.

2 comentarios: to “ Ekaineko liburu azoka solidarioa

  • Anonymous
    11:55 PM  

    Han izango gara kuxkuxeatzen liburuen artean. Agian altxorren bat topa dezakegu...

  • Kultur Leioa Liburutegia
    5:22 PM  

    Beti ager daiteke zerbait! :) Gomendagarriena egun bakoitzeko lehen orduetan agertzea litzateke.

    Dena dela, liburu zaharren azoketan kuxkuxeatzea baldin baduzu gustuko, jakin ezazu baita Getxoko liburutegiek antolatzen dutena aurki ospatzekoa dela eta hau ere helburu solidario batekin antolatuta dagoela.

    Villamonteko liburutegian, ekainaren 21etik 25era (info gehiago).

    Ondo izan eta azokan ikusiko dugu elkar!