2017-04-18

Ahardikeriak irakurle klubean



Badakit zer neurritaraino nahasi eta hertsatuko duen istorio honek bat baino gehiago, zer neurritan asaldaraziko duen jendea. Eskuizbribu hau aintzat hartuko duen argitaratzaileak nahigabe luzeen arriskuan jarriko du zalantzarik gabe bere burua. Gupidarik gabe espetxeratuko dute, eta barkamena eskatu nahi diot dagoeneko, sorrarazitako atsekabe guztiengatik. Baina liburu honi ekin behar diot, gehiago berandutu gabe. Izan ere, orain nagoen egoeran aurkitzen banaute, inortxok ere ez nau sinetsi nahi izango.

Ahardikeriak, Marie Darrieussecq; Joxean Elosegik euskaratuta.

Irudi eta egoera sinbolikoz beterik agertzen den eleberri hau, Marie Darriussecq idazle frantziarraren lehen eleberria izan zen eta oso arrakasta handia lortu zuen. Kafkaren Metamorfosia eta Orwellen Abereen etxaldearen oihartzunak dakarzkigun eleberri hau izango dugu berbagai apirileko hilabeteko irakurle klubaren bileran.

Liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan bihar, apirilak 19an.

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.

0 comentarios: to “ Ahardikeriak irakurle klubean