2017-02-15

Txakurrari gauean gertatutako… irakurle klubean


Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia Leioako irakurle klubean


Gero beste irudi batzuk erakutsi zizkidan:





baina ez nuen esan ahal izan zer adierazten zuten.

Siobhani horrelako aurpegi mordoa marrazteko esan nion eta ondoan idazteko zer esan nahi zuen bakoitzak zehazki. Papera poltsikoan eramaten nuen eta atera egiten nuen, norbait esaten ari zena ulertzen ez nuenean. Baina zaila zen erabakitzea irudietako zeinek zuen hizketan ari zenaren aurpegiaren antzik handiena, zeren eta jendearen aurpegiak oso azkar mugitzen dira

Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Mark Haddon; Xabier Olarrak euskarara itzulia.

Gaurko irakurle klubean oso izaera berezia duen mutila izango dugu berbagai. Eleberriko Christopher John Francis Boonek, errealitatea ikusteko modu ezberdin bat erakutsi digu hildako txakurraren inguruko peskizak aurrera daramatzan heinean eta gure ikuspuntutik zenbateraino aldentzen den eztabaidatuko dugu, ezberdintasunak sor dezakeen isolamendua, komunikazioa gauzatzeko suertatzen diren arazoak, gezurrek eragin ditzaketen dezepzioak…

Interesaturik baldin bazaude, gaur irakurle klubaren bilera izango dugu gaur, otsailak 15, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan.

Liburuaren inguruko kritika Armiarma webgunean.