2014-06-27

Liburu ibiltariak, udako txapelketa

Eguneraketa (2014-07-02) Txioak heltzen hasi dira:




 Liburu ibiltariak txapelketa hasi da Leioako Udal Liburutegian

Urtero liburutegiko liburuak oporretan doaz, aurten  jakin nahi genuke nondik nora dabiltzan. Horregatik txapelketa bat antolatu dugu IRAILAREN 30erarte.  
Animatu eta bidali zuen argazkiak!


Parte hartzeko…

  • Bidal iezaguzu oporretan irakurtzen ateratako argazkiren bat: liburutegia@leioa.net korreora edo twitterera #libiltariak traola erabilita. Gure Twitter kontua: @bibleioa. (Zure argazkia bidaltzerakoan zure baimena ematen diozu liburutegiari publikatzeko.)
  • Zure argazkia blogean, twiterrean eta liburutegian jarritako muralean eskegiko dugu.
  • Oporretan non zauden gutxienezkoa da. Akarlandan ateratako argazkia ere irabazlea izan daiteke. Edozein txango jai bihurtu!
  • Baldintza bakarra Liburua eta liburutegiko orri-marka protagonista izan behar direla argazkian:

Liburu Ibiltariak txapelketa Leioako Udal Liburutegian
[Izena, abizena eta tokia adierazi]


Bidalitako argazki guztien artetik, liburutegiko langileek irabazlea aukeratuko dute.

Saria 50 euroko bono bat ELKAR megadendetan trukatzeko. Irabazlearen izena urriak 31 dituenean ezagutaraziko dugu.

ANIMATU TA PARTE HARTU!!!