2013-06-26

Igelak liburutegian -- Ranas en la biblioteca



— Ba al dituzue igelen haur-gazte libururik? Erakusketa gelara jaisteko modurik bai?

Horrela etorri zitzaigun Corrado Masacci liburutegira hasiberri zuen igelak erakusketa zela eta. Dirudienez, Oñatin ere liburuekin ornitu zuen erakusketa eta arrakastatsua suertatu zitzaion ideia.

Horren kontura, haur-gazte liburutegian igelei buruz aurkitu genituen liburuekin gida bat atontzea ere bururatu zitzaigun eta hona emaitza (pdf, 1,6 MB).

Benetan gomendatzen dizuegula erakusketara gerturatzea (uztailaren 5erarte luzatua izan duen arrakastagatik) Corradoren azalpenekin aberastuta (ume kuadrila dexentea batzen bada saioren bat ere inprobisatzeko gai da). Bere bizitzako hamar urte ikusgai dituzue bertan.




— Me interesaba que l@s niñ@s vieran que hay algo más que las maquinitas y las nintendos, que con unas hueveras y cuatro palos también se podían hacer cosas divertidas

Corrado Masacci ha visto prolongada (debido al éxito) su exposición ranas hasta el 5 de julio. Una exposición en la que el autor ofrece explicaciones sobre las figuras durante la visita.

Al hilo de la misma, hemos creado esta guía (pdf, 1,6 MB) con los libros sobre y de ranas que se pueden encontrar en la biblioteca infantil-juvenil que, esperamos, os resulte de interés.



Además de acompañar durante la visita, Corrado también ofrece representaciones


Arrautzen ontzi pare bat eta botilen tapoiekin igelaren arpegia eginda!
  
Las aportaciones de pequeñ@s artistas también se integran en la exposición


 
Hau izan zan gehien kostatu zitzaidan panpina, monoziklodun igela.



Estas ranas con un aspecto un poco punki son las primeras que creé. ¡Mas de diez años ya!
  
Mikela igela ikusterakoan, bera ere gehitu nahi nuela jakin nuen. Baimena eskatu nien argitaletxekoei (Ibaizabal) eta hauek baietza eman zidaten hurrengo Durangoko Azokan berarekin saioren bat egiteko baldintzarekin.


Igelak liburutegian -- Ranas en la biblioteca by Leioako Udal Liburutegia