2012-03-08

Zwei Frauen (bi emakume)

Zwei Frauen (bi emakume), Joxean Agirre


Badira beste artista baten obra osorik irentsi eta haren lanak zehaztasun erabatekoarekin imitatzeko gai direnak, eta badira artista horren estiloan lan berriak sortzeko gauza direnak ere.




Kalean gitarraz jotako Knockin´ on Heaven´s Door entzuten zela abiatu ziren pasadan astean Beñat Sarasolak Bidebarrietan antolatu dituen literatur irakurketa tailerrak.

Tailerrok hasteko Joxean Agirrek idatzitako Zwei Frauen (bi emakume) liburua aukeratu zen. Aurtengo Liburujatuneko jokoan parte hartzen duena, hain zuzen (gogoratzen? Ez? Ba azkar ibili hilabetearen amaierarte baino ez daukazu ta) eta han bildutakoek zukua atera genion gogoz irakurritakoari.

Orokorrean gustokoa suertatu zen liburua (salbuespenik ere egon zen, ez pentsa!) Nahiz eta eleberri bakarra bezala aurkeztu, lau atal nagusiek (autoreak imitazioak izendatu dituena) ipuin ezberdinen antzera jokatzen baitute eleberriari bizkortasuna eraginez. Antza, hasieran tartekatzen dituen entsegu moduko digresioak ziren irakurleei astuntxo samar bilakatu zitzaiena baina denon 'parkamena' lortu zuen liburu osoari izena ematen dion azkenengo imitazioarekin.

Batzuen ustez, beste idazleen estiloak imitatu beharrak lanari naturaltasuna erauzi diola ein handi batean. Beste batzuk, ordea, hori zela lanari zegokion alderik garrantzitsuena (hasieran bertan ematen duen esaldia eta digresioen gai nagusia horren lekuko) baina ezta denon artean jarrita ere, ezinezkoa gertatu zitzaigun imitatuak omen diren autoreen zantzurik antzematea. (Dirudienez Max Frischen estiloa litzateke azkenengo atalekoa eta baegoan Saizarbitoriaren eragina sumatzen zuenik bigarren atalean, baina ezin aurkitu ez Joyce ez kristorik).

Hurrengo topagunea martxoaren 15erako dago antolatua eta Leire Bilbaoren Scanner poesia lana izan da aukeratutakoa. Jakin ezazula literatur tailer hauek Facebooketik zein Twitteretik jarraitzeko aukera duzu.

Hamaika Telebistak tailer hauei buruz eginiko bideoa:



0 comentarios: to “ Zwei Frauen (bi emakume)