2012-01-16

Liburujatun 2012 -- Tragalibros 2012

Aurten ere martxan da Liburujatun jokoa.



Liburujatunan parte hartzeko

Jokoan parte hartzeko, proposatzen dizkizuegun bost liburu hauek irakurri eta beraien inguruan eginiko galderei erantzun beharko diezue. Sei galdera izango dira liburu bakoitzeko eta gitxienez lau erantzun beharko dituzue zuzen apirilare 23an ospatuko den sari-zozketan parte hartu ahal izateko.

Erantzunak ordenagailuz (edo eskuz baina argi ulertzeko moduan) orri zuri batean zuen datu guztiak bertan jarriz (izena, abizena, helbidea, udalerria, telefonoa, NAN-a, jaiotze data) eman liburutegiko edozein erakusmahaitan edo posta elektronikoz bidali (mezuaren gaian Liburujatuneko lehiaketarako dela adieraziz. Erantzunak heldu direnaren baieztatze-mezua itxaron)

Erantzunak jasotzeko azken eguna martxoak 30a izango da eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Liburujatuneko sariak


  • Euskarazko kategoria honetaz aparte, Gaztelerazkoa ere badago. Kategoriok, beraien artean independenteak dira, beraz, batean zein bestean edo bietan batera parte hartu zenezakete. Kategoria bietan parte hartu eta liburu guztietan lau erantzun gitxienez zuzen erantzunez gero, Irakurle Elebidunaren Sari Berezia (2011 urte osorako Kultur Leioako lagun txartela) zuzenean jasotzeko aukera dago.



Liburujatuneko liburuak

Zwei Frauen, Joxean AgirreZwei Frauen = Bi emakume / Joxean Agirre

Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egitearekin batera.

  1. Zergatik itxaroten zituen protagonistak emakumeak saltokiko aparkalekuan?
  2. Protagonistak bere lehen nobela zitekena asmatzen du erakarri nahi duen neska txunditzearren. Baina nobela horren ideiea ez da berak asmatua. Zein egileren ipuina lapurtzen du horretarako?
  3. Zergatik utzi zuen erlazioa bere lehen neskalagun serioarekin?
  4. Eman al zion Max Frischi berak idatzitako “Zwei Frauen” eleberria azkenik?
  5. Zer gertatu zen “Zwei Frauen” eleberriarekin Max Frisch hiltzerakoan?
  6. Eleberri honetan, hainbatetan agertzen da jatorrizko eta imitazio edo kopien arteko erlazioa hizpide. Zein da zure eritzia horri buruz? Ba al da benetan originala den obrarik?

Xahmaran, Jon Arretxe
Xahmaran / Jon Arretxe

Istanbulgo etxe otomano hondatu bat bizileku, gurpildun aulkian preso, Kawa-ren amak egunero ekartzen ditu gogora Ararat mendipeko edertasunak, kurduen leiendak eta leku sakratuak, eta han hil zizkioten senar eta bi seme gerrillarien oroitzapenak.

  1. Zer da Xahmaran?
  2. Zer saltzen zuen Zinarrek Bazar Egipziarrean?
  3. “Erregea” deitzen zioten arlote bat akabatzeko agindua jasotzen du Xamak. Zergatik izen hori?
  4. Beste batean, Galata dorrearen inguruan erahil beharko du beste “harrapakin” bat. Ba al dakizu nor zen?
  5. Zer aurkitu zuen Xamak bere arreba Xezalek zuen Xahamaran irudiaren atzekaldean?
  6. Gustatu al zaizu liburuaren amaiera? Aldatuko zenuke? Nola?

Bere aitaren alaba, Anne BerestBere aitaren alaba / Anne Berest

Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak...

  1. Ze ile-kolore zuten hiru ahizpek?
  2. Zer oparitu zion Catherinek Irèneri bere hogeitahemezortzigarren urtebetetzean?
  3. Charliek Mathilde Berthaud, bere etxeko lehengo maizterra bisitatu nahi zuen Salomonen berri izango zuelakoan. Zein izan zen erabili zuen aitzakia?
  4. Catherinek Eguberri eguna lehenengoz hiru ahizpekin ospatu zuen bazkarian, Albertek (aitak) berri bat eman zien denei. Zer berri zen?
  5. Zer aurkitu zuen eleberriko protagonistak Guillaume Privat abokatuaren bulegoan?
  6. Gustatu al zaizu liburua? Ados abokatuak aitatasunari buruz esandakoekin?

Ipar haizearen kontra, Daniel Glattauer
Ipar haizearen kontra / Daniel Glattauer

Leo Leikek Emmi izeneko ezezagun baten mezu elektronikoak jasotzen ditu hutsegitez. Mutila ongi hezia denez erantzun egiten ditu, eta neskari erakargarri egiten zaionez hark ere idatzi egiten dio atzera. Elkarrizketa bat sortzen da horrela, atzera bueltarik ez duena.

  1. Zergatik idatzi zion Emmik Leori lehenbiziko emaila?
  2. Kafe batean ordu jakin batean geratzen dira baina elkar aurkeztu barik, batak bestea nor izan liteken asmatzeko. Kafean zeudenen artean, nor zen Leo?
  3. Nola ezagutu zuen Emmik Bernhard bere senarra?
  4. Zergatik ez du Emmik Ipar haizea gogoko?
  5. Elkartzen al dira Leo eta Emmi azkenik?Sinesgarria iruditzen al zaizu Leo eta Emmik duten harremana?
  6. Nola uste duzu aldatu duela Internetek bikoteen arteko harremanak?

Zamaontzia, Iñigo Aranbarri
Zamaontzia / Iñigo Aranbarri

Gaztetako oroitzapenak eta gertakariak ekarri ditu akordura Nereak, orain dela hamabost urtekoak... Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, SOS aldarrika, hilabetetako soldatak kobratu gabe, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak.

  1. Mateo Vallejok, urteetan esperotako deia jaso zuen Tere Aizpururen partetik. Zertarako zen deia?
  2. Zergatik zegoen “Serenity Star” zamaontzi liberiarra bokalean bahituta?
  3. Egia al zen zamaontzian txakur-borrokak antolatzen zirela?
  4. Nola lortu zuen Nereak Pilarren argazkia Leongo Kaputxinoetatik ateratzea?
  5. Noren eskutitza heldu zen Filipinetatik?
  6. Liburua abandonuei buruz eta abandonatu sentitzen direnen arteko elkarrenganako beharraz diharduela esan leiteke. Zer iruditu zaizu? Gustatu al zaizu?


Gaztelania saileko liburuak / Los libros de la sección de castellano