2011-12-05

Liburu elektronikoen irakurgailuak maileguan

Papyre 613 liburu elektroniko irakurgailua
Liburu elektronikoekin apur bat saltsea dezazuen lau ebook irakurgailu jarri ditugu mailegurako liburutegian.

Irakurgailu modeloa Papyre 613a da (info + gazteleraz) eta hirurehunen bat liburu (euskeraz, gazteleraz, ingelesez eta frantzesez) aurkituko duzue bertan kargaturik.

Irakurgailuarekin batera zorroa eta jatorrizko gehigarriak (USB kablea eta kargagailua) emango dizkizuegu (edozein galera zuen erantzunkizunpean izango delarik) eta hilabeteko epeaz* mailegatuko da berarekin etxean goza dezazuen.

Irakurgailuen mailegua gauzatzeko, liburutegiko txartelaz aparte NANa ekarri eta mailegu-eskaera orri berezi bat sinatu beharko duzue. Gailuarekin ibiltzeko gogoarekin erabiltzaile ugari dagoenez, ezin izango da maileguaren epea luzatu. Behin hogeitamar egunok igarota, irakurgailua itzuli egin beharko duzue, baina haien gaineko erreserbak egiteko aukerea ere bada.

Irakurgailuak maileguan hartzeko, erreserbak egiteko edo haien gaineko edozein informazio gehiagorako jo beldurrik (ezta lotsarik) gabe, liburutegiko edozein erakusmahaira


*Eguneraketa (2012-03-10)
Irakurgailuen eskaria hain demasekoa izan da mailegu-epea erdira zatitu egin behar izan dugula. Hogeitahamar egun izatetik, orain hamabost (15) egunetara igaro da. Barkatu eragozpenak.

Irudia: Xataka (Copyright)