2011-02-17

Violet Park-en bidetik

Pasa den astean liburutegiak erositako liburuen artean bazegoen "1001 libros infantiles que hay que leer antes de crecer". Nire alabentzako egokiak izan daitezkeen liburuen bila hasi nintzen, eta haien artean bat aukeratu nuen "Violet Park-en bidetik" Jenny Valentine-rena. Irakurtzen ari naiz eta umeentzat ez ezik nagusiontzat ere badela esan behar dut. Gustora nago irakurtzen. Bertako pasarte bat aukeratu dut:

Violet Park-en bidetik, Jenny Valentine

Queens Crescent kaleko liburutegia ez dago txarto. Kutxa itxurako eraikina da eta goiko aldean hozte-dorre arraro bat du, adreilu horiz eginikoa. Barruan nahiko giro zaratatsua egoten da, arauak kontuan hartuta, eta jostailuak, liburuak eta altzariak denak egoten dira apurtuta eta koskaz beteta. Batez ere, joateko leku hoberik ez duen jendez beteta egoten da, beraz hango langileek ez diote inori errieta handirik egiten. Zarena zarela, beste edonori bezala hitz egiten dizute.



olatz

0 comentarios: to “ Violet Park-en bidetik