2007-06-18

Maiatzeko Hilabeteko Liburua -- Libro del Mes de Mayo



Han goitik itsasoa ikusten da
, Julen Gabiriak idatzia




Roman Alberdi mutikoak Gino Bartali Euskal Herriko Itzulian ikusi zuen lehenengo aldiz, Errepublika garaian, eta orain, 1943an, II. Mundu Gerran bete-betean, Toskanako Ponte a Emara joan da, Ginoren jaioterrira, alegia, txirrindulari handia bertatik bertara ezagutu nahi duelako. Gino Bartaliren Toscanan girotua idatzi du liburua Julen Gabiriak. Toscanar txirrindulariak frantziako bi Tour irabazi zituen, bat 1938an, eta 1945ean bestea, bi aldiz hamar urteko aldearekin. «Inork ez du antzekorik egin, eta horregatik Bartali beti miretsi dut, eta behin baino gehiagotan pentsatu dut zer egin zuen gerra zela-eta karrerarik antolatu ez zuten garaian» (Julen Gabiria). Gino Bartaliren egun bat imajinatu zuen herri hartan, karrerarik ez zuen egun bat eta irudipen horrengandik hasita, eleberri gozagarri hau abiatzen du.
Liburu honekin, idazle gazteentzako V. Igartza beka irabazi zuen




Julen Gabiria Galdakaon jaio zen 1973an. Enpresa ikasketetan diplomatua eta orain Soziologia ikasten ari da. Gaur egun ETBrako gidoilaria da eta Txuma Murugarren musikariarekin batera "Mathilda maitatzeko moduak" egitasmoa darabil aurkezten.
Landutako literatur generoak: nobela eta ipuina. Jasotako sariak: 1996an Galdakaoko ipuin lehiaketa, 1997 eta 1998an Basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa, 2000an Basauriko Udaleko Ipuin Lehiaketa eta beste zenbait sari bertso eta kopla idatzien lehiaketetan.

Berak idatzitakoak, eta liburutegian eskuragarri, ere badira: